Ostiralean, maiatzaren 16ean, arratsaldeko 19:30tan BCCn izango da EHUko errektorea, Inaki Goirizelaia, erakundeari buruzko aurkezpena egiteko. Unibertsitatea Euskal Herriko handiena da, 45.000 ikasleekin.
Goirizelaiak unibertsitateak ingelesez eta beste hizkuntzatan eskaintzen dituen programak aurkeztuko ditu. Ondoren, 1956ko "Gure Sor Lekua” filmaren emanaldia egingo da. Filma galduta zegoela uste zen, baina EHUren ikerketa batean aurkitu zuten.