euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskal Herriko eta Kubako ikastetxeen arteko senidetze-ekitaldia

2012/11/21

Non: Bilbo, Bizkaia

Asteazken honetan (azaroaren 21ean), ekitaldi ofizial batean, Anne Monna, Oskola eta Karramarroi haur antzerki taldeak, Euskadi-Cuba Elkarteak eta Kurkuluxetan Antzerki Eskolak Kubako ikastetxeekin lortu duten hitzarmena jakinaraziko dute.

Ekitaldi hau Bilboko Kafe Antzokian egingo da, eta arratsaldeko 18:30etan hasiko da. Ekimenaren programa hau da:

- Aurkezpena: egitasmoaren azalpena eta balantzea
- Bertsolariak
- Senidetzearen bideo proiekzioa
- José Tadeo Tápanes, poeta eta historiagile kubatarra
- Senidetzearen oroitzapen panelen banaketa ikastetxe bakoitzari
- Senidetzearen dokumentu ofiziala eta ikastetxe bakoitzeko arduradunen erroldaren dossierraren banaketa
- Musika saio laburra (euskal abeslari eta kubatar abeslari banarekin)
- Sierra Maestra taldearen dantza kubatarra
- Mokadua konpartituko dute gonbidatuek

Hitzordua, Kafe-Antzokiko web orrian: http://www.kafeantzokia.com/web/eu/agenda/details/875

 



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia