Igandean, maiatzak 12, eguerdi aldera, La Platako Lazkao euskal tabernak Euskal Herriko eta Argentinako plater tradizionalen dastatzea egingo du.
Hainbat odolki mota, txipiroiak saltsan, locroa eta torradak esne-gainarekin. Edateko Elementos Malbec ardoa eta gaseosak egongo dira.
Gainera, euskal gastronomiak argentinarrean izandako eragina ezagutzeko aukera izango da.