Asteazken honetan, maiatzaren 27an, 'Euskal Herriaren ezagutzaren sarrera' lantegia egingo da Eusketxen. Lantegiaren asmoa Euskal Herriko kultura eta errealitatearen alderdi desberdinak ezagutzera ematea da eta zortzi saiotan emango da, asteazkenetan, 19:00tatik 21:00tara. Mariana Fernández Castelli irakasleak koordinatzen du.
Jarduera doakoa da baina parte hartzeko izena eman behar da. Izena emateko idatzi e-maila eusketxe@ciudad.com.ar helbidera, izen-abizenak, telefonoa eta 'taller de cultura vasca' gairako dela aipatuz, edo jo Eusketxeko egoitzara (Mexico 1880) edo deitu 4381-4611 zenbakira, astelehenetik ostiralera, 15:00tatik 19:00tara.