Gaur, azaroak 28, larunbata, Euskal Herriko eta Argentinako zinemagileen laburmetraiak erakutsiko dira Laurak Bat Euskal Etxearen egoitzan Sebastian de Amorrortu Aretoan (Av. Belgrano 1144, C.A.B.A.).
18:30etan: Kimuak Saileko 4 laburmetraia aurkeztuko dira: "Lepokoa" (Saffy Nebou), "Hauspo Soinua" (Inaz Fernández), "El Método" (Haritz Zubillaga eta José A. Pérez) eta "Jardines Deshabitados" (Pablo Malo).
20:00etan: Argentinako hiru zinemagile gazteren lanak: "Viaje a Marte" (Juan Pablo Zaramella), "Un Santo para Telmo" (Gabriel Stagmaro) eta "Enroque" (Pablo Bondesan).
Sarrera doakoa.