Montrrealeko 'Quebec-eko Euskaldunak' Euskal Etxeak proiekzio gaua izango du gaur, martxoak 11. Hasteko, Antton Lannes, Fabien Mogabure, Haitz Aldana eta Marina Tellecheak egindako diasporaren inguruko 'Euskal Herria Hortik Harat' dokumentalaren proiekzioa izango da, bertan Quebec-eko Euskaldunak Euskal Etxeko kide batzuk agertzen direlarik. Ostean, dokumentalaren inguruko eztabaida izango da, norberak bere iritzia emateko.
Proiekzioa arratsaldeko 19:00etan izango da.
Quebec-eko Euskaldunak Euskal Etxearen webgunea.