Abenduaren 17an, osteguna, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeak bilera egingo du Lehendakaritzan, Urkullu lehendakaria buru dela. Munduko euskal etxeen ordezkari, Euskal Gizataldeen Mundu-Biltzarrak hautatuta Lorea Palacios (Mexiko), Arantxa Anitua (Argentina) eta Unai Lauzirika (Alemania) izango dira. Unai Lauzirika Aitor Arrutiren ordezko gisa dator.