Ostegun honetan, urriaren 20a, arratsaldeko 19:00etan, Berlingo Euskal Etxeak Bremengo Institut Francaisekin elkarlanean euskal gaua antolatu du. Institut Francais-ekoek ARTE telebistako "Das Baskenland in Frankreich" dokumentala aurkeztuko dute. Ondoren Berlingo Euskal Etxeko ordezkaritza batek "Von der Côte Basque nach Euskal Herria. Eine kurze Reise ins Baskenland durch seine Sprache" hitzaldi-aurkezpena egingo du.
Bukatzeko Ezpeletako piperra eta iparraldeko gazta dastatzeko aukera egongo da.