Antioquiako Euskal Gaien Ikasgunearen 5. urteurrena ospatzeko burutzen ari diren ekitaldien barruan, euskal zinea pantailaratuko da Medellín-eko Portón de Sur jatexean gaur, azaroak 27 ostirala, arratsaldeko lauretan. Bertan, gainera, euskal gastronomia eta musikaz gozatzeko aukera izango da.