Gaur, abenduak 12, larunbata, ‘Olentzero Pesta’ ospatuko da Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxean arratseko bederatzi t'erdietatik aurrera. Bertan jatekoa eta edatekoa egongo da (pintxoak, sandwich-ak, postreak, ardoa, kalimotxoa...) dantzak, zozketak eta bestelako jokuak egiten diren bitartean. Horretaz gain, Olentzeroren etorrera antzeztuko da.
Sarreak 30 $ balio du.
Erreserbak: 4383-5831 edo 15 37 84 53 70