Christine Echeverria Bender nobelagilea da eta plazaratu berria du giro euskalduna duen bere azken nobela historikoa, The Whaler’s Forge, euskal baleazaleak protagonista. Bere azkeneko lanaren aurkezpena egingo du gaur, asteartea, uztailaren 21ean, Boiseko Euskal Museoan, aleen sinadura ere barne.
-Liburuari buruzko informazio gehiago argitaldariaren webgunean: www.caxtonpress.com
-Ekitaldiari buruz, ikus Boiseko Euskal Museoarena: www.basquemuseum.com