Pariseko Eskual Etxeak Euskal Besta antolatu du igande honetan, martxoak 30. Goizeko 11etan meza emango dute euskaraz, 12etan hamaiketakoa eta Pinpirinak dantzari gazteen emanaldia izango da eta 13tan bazkari berezia 20 eurotan. Bazkarira joateko aurrez tokia hartzea ezinbestekoa da.