Bartzelona, Katalunia. Euskal Etxeak, elkartearen estatutuek
diotena jarraituz, zuzendaritza batzorde berria aukeratzeko
hauteskundeak egingo ditu ostiralean. Hautaketa
20:00etan egingo da; bigarren deialdia, berriz, 20:30etan. Ez-ohiko batzar orokorra amaitu bezain pronto, trikitilariez lagunduriko afari soziala
ospatuko da Euskal Etxean.
Afariaren prezioa 10 eurokoa da bazkideentzat eta 14 eurokoa bazkide ez direnentzat. Informazio gehiago eskuratzeko hemen sartu.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


