Oregoneko Ontarioko Euskal Etxeak urtero antolatzen duen ekitaldi garrantzitsuenetakoa da. Euskal gau bat da, afaria, euskal dantzak, dantzaldia, Ontarion klasikoa, aurtengoa 63. aldia baitu. Ekitaldian zehar, zozketak eta bestelako animazioak egiten dira. Ontarioko herriak oso berea eta bertakotzat duen ekimena da. Etekinak, herriak dituen beharretara dedikatzen da.
Aurten, gaur larunbata, otsailaren 27an, arratsaldeko seietatik aurrera egingo da, Four Rivers Cultural Center-en (676 SW Fifth Ave, Ontario).
Ateak arratsaldeko 5:30etan zabalduko dira, afaria 6:00etan hasiko da zerbitzatzen (8:00ak arte). 7:00etan Ontario Beti Alai dantza taldeko haurrak dantzatuko dute. 8:00etan arkumeen enkantea izango da, guztia musikaz eta dantzaz bustita.
Sarrera, 5 dolar (informazio hau idazterakoan azken-azkenak besterik ez dira geratzen).