Urriaren 14an, asteazkena, urriko bilera egingo dute Elko Basque Club EEko bazkideek Euskal Etxearen egoitzan. Epea zabalduko da berritzea tokatzen den karguetarako izen-proposamenak aurkezteko, esan nahi baita Batzordeko bi kide eta NABO bi ordezkarietako bat. Izendak proposatzeko epea datorren bilera arte, azaroan, egongo da zabalik.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


