Hilabetero bigarren asteazkenetan bezala, saioa tokatzen da asteazken honetan, 2010eko ekainaren 9an, eta bilkura egingo du beraz Bartzelonako Euskal Etxearen baitan ari den IK Irakurle Klubak. Ekimenak, jakina denez, euskal literatur lan bat hautatzen du eta, garaiz adierazita, deia luzatzen die literaturzale eta interesatuei ahal badute saioaren aurretik irakurri eta gero bileran komentatu eta iritsoi eta komentarioak gainerako zaleekin parteka ditzaten.
Oraingoan, Ramon Saizarbitoriaren 'Bihotz bi' da hautatuko lana.
Hitzordua: 19:00etan Euskal Etxean.
-Euskal Etxearen webgunea: http://euskaletxeak.org
-Euskal Etxearen bloga: http://blog.euskaletxeak.org