Euskal Herriko ohiturari segituz, baina kasu honetan Madrilgo kaleetara ekarriz, gaur otsailaren 4a, osteguna, gaueko zortzietan hasita, Euskal Etxeko korala kantari aterako da Madril erdiguneko kaleetara, Santa Agedako kantu eta usadioari eutsiz. Hona ibilbidea eta orduak:
-20:00 Plaza de San Nicolás (Txoko-Zar)
-20:15 Plaza de la Villa
-20:35 Calle Sacramento (gotzaindegi aurrean)
-20:45 Plaza Mayor
-21:00 Puerta del Sol
-21:15 Plaza Santa Ana
-21:30 Quevedo, 3 (Zerain)
-21:45 Marqués de Cubas (Kupela)
-22:00 Euskal Etxea (Jovellanos, 3)
Informazio gehiago Euskal Etxearen webgunean: www.euskaletxea-madrid.com