Bertako Euskal Etxeak Loiolako San Inazioren eguna ospatuko du Txokoan egingo duen bazkari batekin. Topaketa hilaren 27an izango da, igandea, 14:30etan eta menuak honakoa edukiko du: arrautza beteak, txahala saltsarekin eta hostopilezko pastela. Prezioa 22 eurokoa da bazkideentzat eta 25 eurokoa bazkide ez direnentzat. Izena idazkaritzan eman beharko da (Jovellanos, 3 kalea) aipatutako diru kopurua ordainduz. Bestalde, hilaren 31n, osteguna, Euskal Etxeko kideek ekimen erlijiosoa egingo dute San Inazio elizan. Informazio gehiago, hemen.