San Frantziskoko Euskal Etxearen 31. urteurrena dela eta, hainbat jarduera antolatu dituzte astebururako:
Otsailak 16, larunbata:
15:30: Joko garbi (jokalariak: Kapito Harri kluba, Uztaritze) eta esku pilota (jokalariak: Euskadiko Pilota Federakuntza).
Sarrera bi partidetarako: 10 $ (17 urtetik beherakoek, doan).
18:30: Txuleta afaria.
Aldez aurretik eman izena eta ordaindu.
Helduek, 30 $. 12 urtetik beherakoek, 7$
20:00: Dantza Mixpirarrak Taldearen musikarekin.
Otsailak 17, igandea:
10:00: Euskal meza Lastiri aitaren eskutik. Elgarrekin abesbatza, San Frantziskoko Klika, eta Zazpiak Bat taldeko txistulari eta dantzariak.
Bizi Emankorra 2013 sariaren aurkezpena, San Frantziskoko bertsioan: Felix Berruetari, Emile Goyhenetcheri eta August Lapeyaderi.
13:00: Arkume txuleta barbakoa.