Hona Argentinako Buenos Aires probintziako kostaldeko Necochea hirian bertako Euzko Etxeak antolatutako San Sebastian jai egitaraua:
Astelehena 19:
20.00. "Nuestro viaje a Euskal Herria" mintzaldia eskainiko dute Zahar Alai taldeko dantzariek. Elkarteko Kultur Aretoan.
21.00. Txupinazoa, Donostiako gauerdiarekin batera.
Asteartea 20:
21.00. Meza Nuestra Señora de Lourdes parrokian.
22.00. Kalejira buruhandi, dantzari eta Gargatuarekin.
22.30. Txikiteoa euskal elkartean.
Asteazkena 21:
20.30. Pilota erakustaldia Miguel Merlo, Raúl Yunes, Javier Zubillaga eta Joseba Bilbao pilotarien eskutik.
Osteguna 22:
19.00. "San Sebastián" mus txapelktea.
20.30. Euskal zinema: "Kutsidazu bidea, Ixabel" (euskeraz eta gaztelerazko azpitituluekin).
Ostirala 23:
22.00. Erromeria eta euskal dantza erakustaldiak euskal etxean. Inguruko euskal etxeetako dantza taldeen partaidetzarekin. Euskal jaki tipikoak. Sarrera doan.
Larunbata 24:
20.00. Herri kirolak elkartearen aurrean dagoen bulevarrean.
22.00. Paella erraldoia eta danborrada elkartean.
Euskal etxe antolatzaileak bere bazkide eta lagunak, eta beste euskal etxeetako lagunak ere bertaratzera gonbidatzen ditu, Necocheako euskaldunekin bat egin eta Diasporako euskal festen artean leku propioa bereganatua duen euskal festa berezi honetan parte har dezaten.