euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Bartzelonako Euskal Etxeak gaur abiatuko du bere XVI. Mus Txapelketa

2011/01/17

Non: Bartzelona, Katalunia

Gaur, urtarrilaren 17a, abiatuko da lehendabiziko partidekin Bartzelonako Euskal Etxearen XVI. Mus Txapelketa. Partidak, euskal elkartearen egoitzan. 

Jokatzeko modua:
4 bikotez osaturiko taldetan, 3 partida jokatu ondoren, azken biak kaleratuak izango dira. Sistema berdinarekin jarraituko dugu final erdietara iritsi arte, joko egunak ondokoak izango direlarik: urtarrilaren 26a, otsailaren 1a eta 2a.
• 40 tanto (8 hamarreko)
• 3 ustel irabaztera
• 8 erregetara

Parte hartzeko 10€ ordaindu beharko ditu jokalari bakoitzak (5€ bazkideek)

Sariak:
Txapeldunek txapela eta 4 pertsonentzako Ibai osteria Hotelean asteburu-pasa irabaziko dute
Txapeldunordeek 4 pertsonentzako afaria Sagardi jatetxean
3. sailkatuak 4 pertsonentzako afaria Baserri Tabernan

Ondoen sailkaturiko bazkideek (bi partaideek izan behar dute bazkide) estatuko finalerako txartela irabaziko dute.

informazio gehiago



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia