Asteazken honetan, 2010eko maiatzaren 12an, arratsaldeko 7:45etan, Euskal Etxeak antolatutako 'Solasaldi politikoak' zikloaren baitan, Madrilgo Diputatuen Kongresuan Bizkaiko diputatu den Josu Montalban Goikoetxea hautetsia mintzatuko da.
Saioan parte hartzeko Euskal Etxeko bazkide izan beharra dago eta aldez aurretik izena behar da eman Euskal Etxeko Administrazioan; hogeita bost pertsonentzako ekitaldia izango da.
Madrilgo Euskal Etxearen webgunea: www.euskaletxea-madrid.com