San Salvadorreko Euskal Etxeak Aberri Eguna ospatuko du babarrun-jana itzel batekin. Gaizka eta Xabi izango dira sukaldari. Aurrekoetan lez, norberak etxetik zer edo zer ekartzeko aukera dauka, zizka-mizka gisara. Prezioan ardoa, gaseosa, ogia, bazkaria eta postrea daude barne. Hitzordua larunbatean izango da, apirilak 6, 13:00etan Euskal Etxean. Izena eman ahal bezain laster: euskaletxea.sv@gmail.com