Argentinar eta Euskaldunen arteko loturak estutu asmoz eta urtero egin ohi duen bezala, Llavallolgo Euskal Echea Ikastetxeak Euskal Jaia antolatu du gaur larunbaterako, urriak 4. Jaia goizeko 9:30etan hasiko da eta euskal kulturaren inguruko ekitaldiak izango ditu protagonista. LLavalloleko Euskal Etxea Ikastetxeak gonbidapena luzatzen die jaira hurbildu nahi duen orori. Ikastetxearen Lavalloeko egoitzan izango da; Antártida Argentina kalea 1910, Llavallol, Buenos Aires probintzia