EGUNERAKETA: FEVAtik adierazi zaigu oraingoz bertan behera uztea erabaki dutela Olavarriako ikastaro hau, koordinatzaile zeukan Ricardo Basterra FEVAko lehendakariak ospitaleratu duten osasun arazoak izan baititu. Barkatu eragozpenak.
Irailaren 7an, larunbata, Olavarriako Gure Etxe Maitea Euskal Etxearen egoitzan (Alsina 3621), FEVAk deiturik, goizeko 9:30etatik aurrera, gaueko 8:00etaraino, tarte batekin bazkaltzeko.
Lau modeulo izanen dira, tailer gisa antolatua, partaidetza bultzatzearren, elkar eragiketa eta trukea eraginez.
Lau gai nagusiak, Euskal Herria, euskal etxeak, nola sortu, kudeatu eta biziarazi; euskal etxeak eta FEVA, buruzagitza, planifikazioa, estrategia, nola gauzatu; FEVA, zer den, harremanak euskal etxeekin, Jaurlaritzarekin, finantziabideak eta dirulaguntzak; kudeaketa ordenagailuz, bazkideak, agiriak, kontuak.
-Ikastaroa, bazkaria barne, FEVAren kontura
-Garraioa, partaide diren euskal etxeen kontura
-Izena emateko azken eguna: irailaren 3a, 12:00etan
-FEVA webgunea: www.fevaonline.org.ar