Larunbat honetan, 2010eko uztailaren 17an, arratsladeko 6:45etan, General Rodriguez-ko Eusko Aterpea Euskal Etxea antolatzaile, Euskal Herritik iritsitako 'Aire Aire Trikitixa Taldea'k emanaldia eskainiko du. Musika arloarekin batera, elkarretaratze polita nahi da egin, eta taberna zerbitzua izango da, 'txipiroiak bizkaitar erara', pizzak, hanburgesak, choripanak, enpanadak, ardo beroa kanelarekin, eta beste hainbat osagarriz, prezio merketan.