Euskal Etxe gehien biltzen dituzten bi federazioak --FEVA (Federación de Entidades Vasco Argentinas) eta N.A.B.O. (North American Basque Organizations)-- bilduko dira urtarrilaren 9tik 11a bitartean Mar del Platan. FEVAko ordezkaritzako buru Felipe Eiheragibel lehendakaria izango da eta berarekin batera zuzendaritzako beste bost kide eta bi gonbidatuko joango dira bilerara. NABOko ordezkaritzan Mary Gaztambide lehendakaria eta zuzendaritzako hiru kide izango dira. Eusko Jaurlaritzaren ordezkari Josu Legarreta, Euskal Gizataldeekin Harremanetarako zuzendaria, izango da Mar del Platan.