Gaur uztailak 11, euskal dokumentalen bigarren saioa izango da 'Saltoko Euskaldunen Taldea' Euskal Etxean. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta taberna zerbitzua zabalik izango dute bertara gerturatzen direnak, pintxoak, tortilak eta euskal jan-edanak tarteko. Ekintza hau San Fermin festak ospatzeko egitarauaren baitan kokatzen da.