EuskalKultura.com antolatzaile, Euskal Diasporaren bazkari eta elkarretaratzea egingo da Donostiako Heredad de Unanue hotelean Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko, EuskalKultura.com antolatzaile.
Egitaraua
-12:00etan jendea elkartzen hasiko da, zintzur bustitze edo aperitiboa
-Bertaratzen direnei kolkoan izena eta Diasporako zein lekutik datozen (edo EHko zein lekutik) dioen lauki bat emango zaie: helburua bertaratzen direnek elkarrekin solastea eta elkar ezagutzea izango da, nonahitik datozela
-Diasporako kantu eta kantarien emanaldi laburra
-Elkartasun bazkaria, opariak eta zozketak
-Talde argazkia
-Ordutegia gutxi gora behera: 12:00etatik 18:00etara
Bazkariaren prezioa, 30 euro
Bazkaltzeko 45 leku daude. Izena aldez aurretik eman beharra dago eta izen-emate ordenaren arabera banatuko dira txartelak, agortu arte.
Hau da ekitaldi honen lehenengo edizioa, beraz lagundu mesedez antolatzaileei zure erreserba lehenbailehen eginez. Mila esker aldez aurretik.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


