Eusketxek antolaturiko 'Euskal Herriari buruzko ikuspegia' tailerrari amaiera emateko euskal dantzei eskainitako topaketa berezia egingo da 19:00etan. Ekitaldian bazkide zein elkarteko kide ez direnek parte hartu ahal izango dute eta México 1880 kaleko egoitzan egingo da. Aitor Alavak gidatuko du ekimena eta honakoa eskainiko du: 'Euskal Dantzak. Bere igarotzea historian'.