euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskal dantza taldeetako zuzendarien bilera eta Gazteria Tailerra, FEVAk eta bertako Beti Alai dantzari taldeak antolatuta

2010/06/05

Non: Mar del Plata, Argentina

Euskal dantza taldeetako zuzendarien bilera eta Gazteria Tailerra, asteburuan zehar, ekainaren 5 eta 6an, FEVAk eta bertako Beti Alai dantzari taldeak antolatuta.

-Data: ekainaren 5 eta 6an
-Lekua: Denak Bat Euskal Etxea -Moreno 3440 - Mar del Plata
-Partaideak: Dantza Talde zuzendari bat eta buruzagitza lanetan engaitutako gazte bat (gehienez bi euskal etxe bakoitzeko). Bi pertronek ekitaldi guztietan behar dute parte hartu
-Prezioa: Lo egitea eta janaria FEVAren kontu. Bidaia euskal etxe bakoitzaren kontu

Egitaraua:

LARUNBATEAN:

-09:00etan: harrera ekitaldia zuzendariei
-10:00etan: Euskal Etxeen kudeaketa administratiboa, FEVAren eskutik
-13:00etan: bazkaria
-16:00etan: zuzendarien bilera (ahal delarik Euskal Asteko ikuskizuna egingo den lekua bisitatuko da)
-21:30etan: afaria

IGANDEAN:

-10:30etan: tailerraren jarraipena. Kultur formakuntza, FEVAren eskutik
-13:00etan: bazkaria

ZUZENDARIEN BILERARAKO:
-Ez ahantzi hiru dantzen zerrenda bidaltzea, lehentasunaren arabera zerrendatuta, ahal dela ekainaren 3aren aurretik
-Dantzek ez dute lau minututik gorakoak izan beharko. Salbuespenak egon daitezke; Adierazi beharko da eta erabakia antolatzaileek hartuko dute
-Larunbateko ikuskizunean dantza bat aurkeztu ahal izateko, igandean gutxienez bi dantza egin beharko dituzte



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia