Larunbat honetan, abenduaren 17an, Berlingo Euskal Etxeak dantza ikastaro bat emango du, inguruko lagunek dantzari buruz agertutako interesari erantzunez. Ikastaroa 12:00tatik 14:00tara egingo da eta Ibon Goitia, Itxas-Alde dantza taldekoa, izango da irakaslea. Datorren jendearen arabera hurrengo urtean berriro ere ikastaroak egitea da euskal etxearen asmoa.
Ikastaroa Rembradthaus-en Rembradtstr. 8, 12157 Berlinen izango da (tinbrea "Zaragaza" 1. solairua). S-Bahn Fridenau.