Gaur igandea, abuztuak 31, arratsaldeko zazpietatik aurrera, Euskal Dantza Gaua egingo da Chascomus-eko Brazzola Udal Antzokian. Bertan herri bereko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko dantza taldeko kideak arituko dira, txikiak, ertainak eta handiak izeneko taldeetan banatuta, honako egitaraua eskaintzeko:
-Txikiek (30 kide) 'Ipurdi Dantza' eta 'Ikurriña' eskainiko dute
-Ertainek (15 kide) 'Batelera' eta 'Potpourri'
-Handiek (30 kide) 'Txinparta', 'Arku mistoak', 'Bok Spok', 'Banako', 'Fandango' eta 'Aurresku'
Sarreraren prezioa 10 pesokoa izango da helduen kasuan eta 5ekoa adin txikikoenean.
Dantzariak eskoletako jangeletarako elikagaiak bilduko dituzte.
Zingirako Euskaldunak Euskal Etxearen webgunea: www.chascomus.com.ar/centrovasco