Cordobako Gerora Euskal Kultura Elkarteak gonbidapena luzatu nahi du, Urriaren 30a den honetan, Euskal Dantzaren inguruko hastapen eskola publikoan parte hartu nahi duenarentzat. Eskolak arratsaldeko 16:00etan hasiko dira Sagrada Familia eta Mariano Larra kaleen artean dagoen Parque de las Naciones-en.
Muxiko edo jauziak landuko dira eskola hauetan, dantza hauek Euskal Herrian eta batez ere Iparraldean duten garrantzia helaraziz. Pausu askok osatzen dute dantza hau, eta bakoitzak izen bat duenez, koreografiazko konbinazio melodiko ezberdinak egin daitezke. Ipar Euskal Herriko beste zebait dantza ere erautsiko dira eskoletan, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoko espresio artistiko ezberdinak helarazteko.