Carmeloko 'Ibai Ondoko Etxea' Euskal Etxea bere 15. urteurrena ari da ospatzen eta karia horretara Dantza Ikuskizuna prestatu du gaurko, larunbata, Apirilaren 17an, herriko Udal Antzokian, gaueko 9etatik aurrera.
Dantza emanaldi berezi honetan elkarrekin arituko dira ikuskizun koloretsua eskaintzen: Gonbidatu gisa, Buenos Airestik propio etorritako Ekin Dantzari Taldea, eta Carmelo bertako Euskal Dantzari Taldea.
Ibai Ondoko Etxearen webgunea: www.centrovascocarmelo.com