euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskal Astea 2016: Euskal Asteko logo lehiaketako erakusketa eta senidetasun afaria Euskal Etxean

2016/11/09

Non: Necochea, Argentina

Euskal Argentinar Aste Nazionaleko hirugarren eguna. Hona gaurtik aurrerako egitaraua. (azken orduko eguneraketak (halakorik bada) eskuratzeko, jo Euzko Etxearen Facebook kontura):

-Asteazkena, azaroaren 9a

-19etan, 2016ko Euskal Asteko logo lehiaketako erakusketa. Lekua: Euskal Etxea.
-22etan, Lagunen arteko afaria. Lekua: Euskal Etxea.

-Osteguna, azaroaren 10a

-20etan, Sagardo Eguna ‘Eneko Sagardotegian”. Sagardotegiko menua. Euskal Etxekoek bertan egindako sagardoaz. Lekua: Euskal Etxea. (sarrerak aldez aurretik erreserbatu behar dira)

-Ostirala, azaroaren 11a

-Euskal etxeetako ordezkaritzen harrera. Gosaria.
-Bazkaria. Lekua: Euskal Etxea.
-15etan, jolasak hondartzan.
-18etan, Gure Esku Dago dinamikari buruzko hitzaldia, Angel Oiarbide hizlari; Hator Hona programari buruzko hitzaldia, Necocheako Zahar Alai Taldeko gazteak aurkezle. 
-20etan, Euskal Herriko Kalakan taldearen emanaldia. Saioa Necocheako Osasuna Otxoteak zabalduko du. Lekua: Paris Antzokia.
-22etan, Erromeria Euskal Herriko Emon taldearekin. Lekua: Euskal Etxea.

-Larunbata, azaroaren 12a

-Euskal etxeetako ordezkaritzen harrera. Gosaria.
-10etan, Bilerak: FEVA, Liburuzainak eta Dantza Taldeen zuzendariak.
-Bazkaria. Lekua: Euskal Etxea.
-14etan, Mintzodromoa, euskaraz mintzatzeko gunea.
-17:30etan, Danborrada eta Kalejira Paris Antzokirako bidean, euskal etxe askotako dantzariak, danbor joleak, eta erraldoiak eta buruhandiak lagun.
-19etan, Dantza Emanaldia. Lekua: Paris Antzokia.
-22etan, Erromeria Euskal Herriko Emon taldearekin. Lekua, Euskal Etxea.

-Igandea, azaroaren 13a

-11etan, Meza Santa Maria del Carmen Parrokian, 61. Kalean, 58 eta 60 kaleen artean.
-12etan, Lore eskaintza Gernikako Arbolaren aurrean Dardo Rocha Plazan.
-12:15etan, Plazako dantzak, ‘chacarera’ dantza argentinarra eta danborrada. Lekua: Dardo Rocha Plaza.
-14etan, Azken bazkaria. Lekua: Euskal Etxea.
-18etan, Azken agurra ordezkaritzei.

Ekintzen programa barnean, abenduaren 3 eta 4an Nazioarteko Pilota Txapelketa egingo da Euskal Etxean, Munduko Pilota Batzarrak antolaturik.

informazio gehiago



« Maiatza 2024 »
 
 
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia