Gaur amaituko da La Platako Euskal Aste Nazionala. Urriaren 26tik gaur arte ekitaldi eta ospakizun ugari izan dira. Azken egun honi Meza Nagusiarekin emango zaio hasiera, 10:00etan. Ondoren Euskal Astean parte hartu duten dantza talde guztiek batera egingo dute dantza, erakustaldi baten barruan, Moreno Plazan (14 kalean, 51. eta 53.aren artean). Azken eguna ondo ospatzeko bazkari batean bilduko dira parte hartzaileak, UPCN kirol gunean, eguerdiko 13:30ean.