Gaur asteazkena, otsailaren 24ean, Bernabé Unda, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak, Euskadiko marka-irudi berriaren aurkezpen-ekitaldia egingo du eguerdiko 12etatik aurrera Europar Batasunak Bruselan duen Eskualdeetako Lantaldearen egoitzan (Jacques Delors Eraikina. Belliard Kalea 99-101 B- 1040).
Ekitaldian, Juan Mari Arzakek, hiru Michelin izar dituen euskal sukaldariak, egun horretarako bereziki prestatutako sorkuntza gastronomikoak dastatzeko aukera izango dute gonbidatuek.
Ezinbestekoa da gonbidapena eta NANa eramatea eta aldez aurretik jakinaraztea bertaratzea.