Otsailaren 12an, Valentziako Unibertsitateko Filologia, Itzulpengintza eta Komunikazio fakultatean Garikoitz Knör de Santiago irakasleak euskal kulturari buruzko sarrera orokorra aurkeztuko du: geografia, jende aniztasuna, hizkuntza, historia, eta abar. Fakultateko bilera gelan izango da 18:00etatik 20:00etara.