euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Etxe barruko ekintzetan urtean lankide izan direnen festa Euskal Etxean, Olentzero eta guzti

2014/12/14

Non: Chivilcoy, Argentina

Abenduaren 14an, igandea, urtean zehar etxe barruko ekintzetan lankide izan direnen festa anolatu du Euskal Etxean bertan Chivilcoyko Beti Aurrerak. Gau honetan dantzariek euren lagun eta familietakoei urtean zehar egiten dutena erakutsiko diete, kideek bakoitza urtean zehar lantzen duen alorrean ikasitakoa eta praktikatutakoa erakutsiko die bertaratuko diren lagunei.

Euiskal Etxeko kideekin batera, urtean zehar laguntzaile izan direnak ere gonbidatuta daude. Urteko balantzea egingo da, etxeko eta familia giroan. Janari-edariak partaideek berek etxean prestatu eta eramango dituzte gainerakoekin partekatzeko. Pintxoak, mokaduak, musika, euskara, dantzak. Esan bezala, sarrera doanik, euskal etxeko kide eta laguntzaileen elkarretaratzea baita.

Esan, azkenik, honelako data batean espero zitekeen bezala, Olentzerok ahalegin berezi bat egingo duela eta bertaratuko dela agindu duela.

Facebook: https://www.facebook.com/centro.chivilcoy



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia