Ekainaren 14-ean egingo da Etorritakoengatik Euskal Etxearen Ohiko Batzar Nagusia. Bertan aztertuko dira Memoria, Balantzea, Inbentarioa, Kontu eta Baliabideen gaia eta Zuzendaritza Batzorde berria hautatuko da. Aipatuko da ere FEVAren erabakia: Bazkide aktibo gisa onartu du Puerto Madryngo Etorritakoengatik Euskal Etxea. Bazkaria izango du bilera honek eta etorkizunarerako beste puntu batzuk aipatuko dira, hala nola Villa Mariako Euskal Aste Nazionalera joateko bidaia, egoitza propioa lortzeko aukerak, euskara eta pilota eskolak, eta urrian egingo den Hiriko Kultur Anitzeko VII. Topaketa.