Larunbat honetan, apirilaren 4ean, Pariseko Eskual Etxeak Orok Betan dantza jaialdiaren V. edizioa biziko du. Egitaraua 15:00etan hasiko da, munduko dantzen lantegi batekin. Navasart talde armeniarra, Le Reveil Auvergnateko taldea eta euskal etxeko Gazteriak bakoitzak bere herriko dantzak erakutsiko dituzte. 18:30tan musikariek girotutako askaria egingo da eta 21:00etan taldeek munduko dantzen ikuskizuna eskainiko dute. Egunari bukaera borobila emateko 23:00etan dantzaldia egingo da, Pikatxu taldearekin eta dantza taldeetako musikariekin.