Pariseko Eskual Etxeak Nafarroaren Eguna ospatzen du. Arratseko 15:00etan hasita, 'Duguna' Iruñeako Dantza taldeko Mikel Larunbek dantza eskola txiki bat emango du eta denak batera dantzatu ahal izango dira. 17:00etan, Koldo Martinez Garate Nabarraldeko presidente ordeak 'Nafarroaren erroak, historia eta etorkizuna' hitzaldia eskainiko du. 18:30etan Ziripot txaranga bere emanaldia eskaintzen hasiko da. 20:00etan afariari emango zaio hasiera (15€, 01 40 10 11 11 telefonoan erreserba egiteko). 23:00etan gau pasari ekingo zaio Ziripot txarangarekin.
Pariseko Eskual Etxeko webgunea