Jatorri nafarra eta lapurtarra duen Esain-Inda familiako ondorengoek elkarretaratze bat egingo dute gaur, urriak 11, Buenos Aires probintziako Navarro herriko Nagusien Elkartean. Antolatzaileek familiaren zuhaitz genealogikoan zentsatuta dituzten gaur egungo 577 ondorengoei parte hartzeko gonbitea egiten diete.