Berritze lanak amaiturik, ostegun honetan, uztailaren 1ean, Boise erdiguneko 'Basque Block' delakoan dagoen euskal kantxaren dedikazioa. Bostetatik aurrera. Sei t'erdietan zeremonia.
Bostetatik aurrera, Basque Blocken hasita, Gernika atzeko eta kantxaren alboan dagoen euskal muralean, plaka bat ezarriko da; ondoren gauza bera, hiriko beste hori lekutan, hala nola Uberuaga euskal ostatu ohian, Star Boarding House euskal ostatu ohian; eta Artzain Onaren katedralean.
Musika kalean, zuzenean, 6:45etan.
Eguna amaitzeko, Basque Blockean bertan, Museoaren eta Euskal Etxearen beste aldean dagoen Leku Ona euskal jatetxean, zuzeneko emanaldia eskainiko du Amuma Says No euskal talde boisetarrak.