Emprebask Mexikok (Euskal Jatorria duten Enpresarien Elkartea) antolatu ohi dituen gosari-hitzaldien zita berria datorren apirilaren 30ean izango da Marriot Polanco Hoteleko Club de Industriales aretoan goizeko 8:30tan. Oraingoan sindikatuek enpresetan duten eragina aztertuko dute gai horretan adituak diren Ricardo Espinosa Lopez eta Victor Romero Olivares-en laguntzarekin. Joan ahal izateko aurrez izena ematea beharrezkoa da.