Anne Etchegoyen kantari baxenabartarrak kantaldia eskainiko du gaur Paranáko 3 de Febrero Antzokian, arratsaldeko bederatzietan, Argentinan zehar egiten ari den itzuliaren barne, gauyrkoan Urrundik Euskal Etxe paranatarrak antolaturik.
Anne Etchegoyenen bisitak --besteak beste Euskal Astean arituko da La Platan-- Txilera ere eramanen du euskaraz, frantsesez zein espainolez kantatzen duen abeslari hau. Izan ere 'Pachama' bere azkeneko diskoa aurkeztuko du, hiru hizkuntza gauek nahasten dituen emaitza, Paranán egon zen lehenengo aldian, iaz, 'Otentik' diskoa aurkeztu zuen bezalaxe.
Sarrera 15 pesokoa izanen da. Ekitaldi honekin, Urrundik-ek bere ekarpen berezia egin dio bertako 3 de Febrero Antzokiaren mendeurrena dela-eta antolatutako programari.
Urrundik-en webgunea: www.urrundik.com.ar.