euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Elvira Kortajarena, Eusko Jaurlaritzako Argentinarako Ordezkariak, Rio Gallegoseko Euskal Etxekoak agurtuko ditu eta Probintzia eta Hiriburuko agintariekin bilduko da

2010/05/05

Non: Rio Gallegos, Argentina

Eusko Jaurlaritzaren Buenos Airesko Ordezkaritzak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairako Eusko Jaurlaritzako Ordezkaria den Elvira Kortajarenak, eskualdeko euskal etxeak bisitatzeko egitasmoaren barruan Santa Cruz probintziako hiriburua Rio Gallegos bisitatuko du gaur asteazkena, maiatzaren 5ean.

Patagoniako hirira egingo duen bisitan, Ordezkariak, Daniel Peralta gobernadoreakin hartu emana izango du. Horrez gain, probintziako Legebiltzarrean Hernan Martinez Crespo gobernadoreordeak harrera egingo dio eta Hector Roquel alkatearekin Udaletxean bilduko da.

Arratsaldean, “Hegoalde Argentinarra” euskal etxe santacruztarrak Emakume eta Giza Eskubideen Idazkaritzekin izenpetuko dituen hitzarmen ekitaldietara bertaratuko da. Ekitaldiek prentsa hedabideen jarraipena izango dute.

informazio gehiago



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia