Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal EtxeaK elkartze berezia antolatu du larunbat honetarako. Bertan, "plater, ardo, musika eta dantza" armonia bikainaz gozatzeko aukera izango da, Leandro Fernándezen parte hartzearekin, eta puntako ardo batzuk dastatzeko aukerarekin.
Ekitaldia gaueko 21:30etan hasiko da eta 80 pesotan lor daiteke sarrera.