euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Elkarteko goraipamen urterokoak emango ditu Juan de Garay Fundazioak urteurreneko afari-ekitaldiarekin batera

2009/09/10

Non: Buenos Aires, Argentina

Juan de Garay Fundazio Euskal Argentinarrak urtero sortu zeneko urteurren afari-ekitaldiarekin batera egiten duen goraipamen banaketa egingo du gaur osteguna, irailak 10, Buenos Airesko Ingeniarien Zentro Argentinarrean (Cerrito 1250), harrera-ekitaldi eta afariaz.

Aurtengoan Adolfo Navajas Artaza enpresaria, Adrian Gualdoni Basualdo arte aditua eta Xavier Inchausti biolinjole gaztea izango dira sarituak. Diploma emango zaie, aldi berean, elkarteko kide gisa urtebete bete dutenei.

Txartelak 150 pedo balio ditu. Aldez aurretik erreserbatzea eskatzen da, telefonoz  (4328-6906/7910) edo Fundazioaren Idazkaritzan, irailaren 7aren aurretik.

-Webgunea: www.juandegaray.org.ar



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia